XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestiarioak

Ertaroan, animalia sinestezinen, tamaina ikaragarrizko mustro ikustezinen edota mitologiako izaki harrigarrien istorioak entzunez harrituta geratzen ziren.

Eta horien marrazkiak lumaz, metalez, harriz egindako izaki horien marrazkiak ikusita, mutututa gelditzen ziren.

Fauna konplexu eta arraro horiek agertzen ziren bildumak, eskuizkribuak eta eskuz marraztutakoak ziren.

Bestiario izenaz ezagutu izan dira.

Gure artean mozorro, landare eta era guztietako animaliak asmatu, deskribatu eta marraztearen ideia sakonki errotu zen.

Are gehiago, ideia horren garapenak, izaki fantastiko horiek lekutzeko mundu harrigarriak sortaraztera eraman gintuen.

Marrazkiak egiteko komikiaren osaketan jarraitutako pausu berberetan oinarritu ginen: marrazkiak egiten trebetasun gehiegirik ez dugunontzat, colage teknika ezin hobea suertatu zen.

Egindako bestiarioak ugari eta anitzak direnez, ezinezkoa da zuei guztiak aurkeztea.

Horregaitik aukeraketa bat egin dugu, zuen gustokoa izango denaren itxaropenez.

BESTIARIO PLANETARIOAK

Abiapuntutzat, espazioan barrena egindako bidaia bat hartzen genuen.

Itzulitakoan, espaziora joandakoak bidaia izugarri horretan ikusitakoak kontatzen zizkigun.

1 RAKATUSAT

Rakatusat planeta eta bere mugimenduak


Diametroa: 7 milioi kilometro.
Dentsitatea: 28 unitate.
Masa: 46 milioi tona.
Grabitatea: Kalkula ezina.
Atmosfera: Inidrido karburosoa, gas estutua, azido fusulfurikoa.
Kolorea: Ñabarra.
Satelitea: Niork.
Eraztunak: Hiruki isoszele tankerako bi.

Argazkiak erakusten digunez, Rakatusatek, bost errotazio mugimendu dauzka.

Mugimendu hauetariko bakoitza 8 ertuz (rakatusatarrek darabilten denbora neurria, 4 egunen balio bera duena) behin ematen da.